You are currently browsing the daily archive for Urria 27, 2009.
Urriaren 28an eta 29an antolatu dira Berritzegune Nagusian (Tolosa kalea, 6. 48002, Bilbo) ikasturte honetan (09-10) HTB unitateen esperimentazioan arituko diren irakasleentzako prestakuntza saioa eta mintegi-bilera .
Asteazkeneko saioan, urriak 28, esperimentazioan sartu diren ikastetxe eta irakasle berriek hartuko dute parte . Goiz osoko saioa izango da eta bertan azalduko diren gaiak ondokoak dira:
- Hizkuntzen Trataera Bateratuaren oinarriak
- Komunikazio proiektuak
- Sekuentziaziorako markoa
- HTBko unitate didaktikoak
Hurrengo goizeko saioa, urriaren 29koa, mintegi moduan antolatu da. Bertan bilduko dira esperimentazioan arituko diren ikastetxe guztiak ( hogeitik gora) eta jorratuko diren gaiak esperimentazioaren ingurukoak izango dira, besteak beste , lan-plana, kudeaketarako tresnak, materialen planifikazioa… Bilera 12:00etatik 14:00etara bitartean egingo da.

