HTB programak Hezkuntza Sailak 2007/2010 urtetarako proposatutako Lehentasun Ildoen parte hartzen du. “ESKOLA XXI. MENDEKO GIZARTEAN” ildoko 3.4. puntuan kokatuta dago programa. Bere garapena eta helburuak hemen irakur ditzazue.

 

Blog honen helburua HTB programak egindako unitateen esperimentazioan parte hartu duten ikaslen lanak ezagutaraztea da. Esperimentazio hau 2006/2007 eta 2007/2008 ikasturtetan  gauzatu da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak abian jarri ditu Hezkuntza berriztatzeko ildo nagusien arteko lerroak, 3.4. lerroa da “XXI. mendeko eskolan hizkuntzen presentzia” zerikusia daukana, hain zuzen ere. Lerro honek zentruetan hizkuntzen inguruko lanak indartzeko helburua du.

Saio honetan, maiatzaren 20an, HTB programako unitateen esperimentazioan parte hartzen ari diren irakasleekin bildu gara. Saioak bi atal izan ditu:

*Lehenengo atalean prestakuntzari lotuta egon da eta Web 2.0ren PODOMATIC aplikazioaren bidez ahozko hizkuntzaren laginen portafolioa nola egin ikasi dugu. Hemen duzue saioan erabilitako ppt aurkezpena, bertan esandakoak gogoratzeko.

* Bigarren atalean, berriz,  ikasturte honetan egin den lanaren ebaluazioa egin eta ikasleen ekoizpenak jaso ditugu. Laster jarriko ditugu sarean ikusgai.

 

En esta sesión, 20 de mayo, nos reunimos con el profesorado que participa en la experimentación de las unidades didácticas del programa TIL. La sesión tiene dos partes:

* en la primera parte nos dedicamos a la formación para aprender a realizar un portafolio de lengua poral utilizando la herramienta de la web2.0 PODOMATIC. Os dejamos aquí la presentación utilizada para que os sirva de recordatorio.

* en la segunda parte se hizo una evaluación del trabajo realizado este año y se recogieron los trabajos del alumnado que, en breve, colgaremos en la red.

 

 

 

Azaroaren 26an eta abenduaren 10ean, HTB unitateak erabili dituzten irakasleen mintegi saioak izan dira.

Azaroaren 26an Durangoko Berritzegunean Lehen Hezkuntzako irakasleak eta aholkulariak bildu ginen. Rakel Arrizabalagaren laguntzaz, unitateak garatzeko oso interesgarriak diren hainbat baliabide aurkeztu eta irakasleei banatu genizkien. Zalantzak, kezkak eta abar biltzen eta erantzuten saiatu ginen.

Abenduaren 10ean, Bigarren Hezkuntzako irakasleak eta aholkulariak bildu ginen Durangoko Berritzegunean berriro eta esperimentazioa abian jartzeko solte zeuden hainbat hari lotu genituen.

Dakizuenez, otsailaren erdira arte ez gara berriro bilduko baina Berritzegune Nagusiko lankideok prest gaituzue zuekin hitz egiteko edota zuen ikastetxeetara joateko.

Agur bero bat eta laster arte.

Urriaren 28an eta 29an antolatu dira Berritzegune Nagusian (Tolosa kalea, 6.  48002, Bilbo) ikasturte honetan (09-10) HTB unitateen  esperimentazioan arituko diren irakasleentzako prestakuntza saioa eta mintegi-bilera .

Asteazkeneko saioan, urriak 28, esperimentazioan sartu diren ikastetxe eta irakasle berriek  hartuko dute parte . Goiz osoko saioa izango da eta bertan  azalduko diren gaiak ondokoak dira:

  1. Hizkuntzen Trataera Bateratuaren oinarriak
  2.  Komunikazio proiektuak
  3. Sekuentziaziorako markoa
  4. HTBko unitate didaktikoak 

Hurrengo goizeko saioa, urriaren 29koa, mintegi moduan antolatu da. Bertan bilduko dira esperimentazioan arituko diren ikastetxe guztiak  ( hogeitik gora) eta jorratuko diren gaiak  esperimentazioaren ingurukoak izango dira, besteak beste , lan-plana,  kudeaketarako tresnak, materialen planifikazioa… Bilera 12:00etatik 14:00etara bitartean egingo da.

aula de educastur

Educastur-etik hartua

Etxerako lanak egin ditugu! Joan den ikasturtean gure Unitate Didaktiko Bateratuak erabili dituzten ikasleen ekoizpenak bildu genituen eta azkenean  zuen eskura ipini ditugu. Horretarako, blog berri bat sortu dugu: “Hizkuntzen Trataera Bateratua 2008-2009” non jasotako lanen hautaketa bat ikus dezakezuen.

Aldez aurretik, gure proiektuarekin fidatu diren irakasleen ezinbesteko lankidetza eskertu behar dugu, haiek gure proposamenak ikasgeletan gauzatu dituztelako, eta,  jakina! beren ahotsa, beren irudia eta beren ahalegina utzi dizkiguten umeei eta gazteei ere eskerrak ematen dizkiegu, haiei esker guk proposatutako lana ahozko zein idatzizko benetako testu bihurtu dira eta. Guztien ahalegia eta ilusioa lanean jarraitzeko bultzatzaileak eta pizgarriak dira guretzat  Bihotz-bihotzez, eskerrik asko!

Uztailaren 6an, 7an eta 8an “Hizkuntzen Trataera Bateratua”  ikastaroa burutu da Miramar Jauregian, EHUko Uda Ikastaroen  egoitzan,  Teresa Ruiz  HTB programaren arduradunaren zuzendaritzapean. Saioetan hizlariek erabilitako aurkezpenak bildu dizkizuegu hemen:

Blog honetan adierazi genuen legez, HTB programako Zabalkuntza Jardunaldiak  Barakaldon, Donostian eta Gasteizen burutu ziren. Saioak antolatzean aurrikusitako xedea bete dugula pentsatzen dugu: programak egindako lana eta, batez ere, material didaktikoak, irakasleoi hurbiltzea. 400 irakasletik  baino gehiagok hartu duzue parte, eta denoi zuen parte hartu izana eskertzen dizuegu.

Jardunaldietan erabilitako PPTak ikusgai dituzue hemen baliagarriak izango zaizkizuelakoan. Jardunaldietan esan genuen bezala, laguntzeko prest gaituzue.

Eskerrik asko

sarrera1   

curriculumetik-htbra 

 lh-eta-dbh 

pphp

Apirilaren 21 eta 22an eta Maiatzaren 5ean, Barakaldon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen HTB programako zabalkuntza jardunaldiak izango dira.

Jardunaldi honetan HTB programak azken urteetan egindako lana irakasleoi helarazi nahi dizuegu. Horretarako, ikastetxeetan Hizkuntzen Trataera Bateratua garatzeko orientabideak zein Lehen eta Bigarren Hezkuntzako hizkuntza irakasleen elkarlana abiarazteko material didaktikoak eskainiko dizkizuegu.

Hemen duzue jardunaldiaren edukiak:

  • HTB programaren ibilbidea.
  • Hizkuntzen curricuklumetik programazio bateratura.
  • Unitate didaktikoen aurkezpena.
  • HTB programan parte hartzeko proposamena.
  • Izena emateko helbideak, hauek dira:
    Barakaldoko jardunaldia (Apirilaren 21)


    Donostiako jardunaldia (Apirilaren 22)


    Gasteizko jardunaldia (Maiatzaren 5)


    bn_grisa_luzea