2006-2007 ikasturtean DBHrako Unitate Didaktiko Integratuak (euskara, eta gaztelania) Erkidegoko hainbat ikastetxetan  hasi ziren erabiltzen. Unitate hauek HTB programatik eginda daude. 2007-2008 ikasturtean, unitateen erabilpena handitu zen, ikasle gehiagok  hartu zuten parte eta unitate gehiago eraman ziren geletara.

Unitate guztiak idazketa proiektu bezala jaio ziren: unitateak amaitzean ikasleek ahozko edo idatzizko ekoizpena egin behar dute, gogoeta lana egin eta gero. Esperimentazioaren ondorioz, ikastetxe desberdinen azken ekoizpen anitz bildu ditugu, blog honetan eskaintzen dizkizuegunak, hain zuzen ere.

Ikasleen lanak eskaini dizkiguten irakasleen laguntza eskertzen dugu eta, batez ere, ikaslen partehartzea: beraiek guztiak gabe gure lanak zentzurik  izango ez  lukeelako.

Advertisements