You are currently browsing the tag archive for the ‘Add new tag’ tag.

marimarud

Programa hau Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren lehentasunezko ildoetako bat da 2007. urteaz geroztik. Egun, “Elebitasuna, hezkuntza eleaniztunaren baitan” ildoaren baitan dago txertatuta.

EAEko curriculum dekretuak, 11. artikuluaren 1. puntuan hauxe dio: ”Hezkuntza-eskumenak dituen sailak hizkuntzen trataera integratua eta integrala sustatuko du. Horrek arreta berezia ematen dio ikasketak hainbat hizkuntzatan emateari, komunikatzeko konpetentzia eleaniztun bat lortzeko asmoz. (…) Helburua da Hizkuntza bakoitzak berezkoa duena lantzea eta denek berdina dutena partekatzea da, betiere, ikasleak modu egokian eta eraginkorrean erabiltzen duelarik egoera bakoitzak eskatzen duen hizkuntza.”

Blog honetan, HTB Programak garatutako material teoriko eta didaktikoak dituzue. Horrez gain, materialen esperimentazio-aldian parte hartu zuten ikasleen lanak ere ikusgai daude. Bai unitateak, bai ikasleen lanak baliagarriak izan daitezke eredu eta erreferentzia moduan hizkuntza irakasleek programazioak koordinatuta lan egitea posible dela erakusteko, ikasleen hizkuntza komunikaziorako konpetentzia hobetze aldera.

Advertisements
bn_grisa_luzea